XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Horrengatik ba, Mattini denak esaten ziotena: - Etzakela ikuitu... - Baina zertik ez...?.

- Ez al duk ikusten esnatuko dukela...? - Eta, zer... - Baina, motel, motel....

Jakina: ikusia zeukan Mattinek nola dena zirko bat besterik ez zen.

Horrengatik, noski, ez zion izugarrizko ajolarik ematen zirko haren zabalerara jetxi eta mamua esnatzeak....

Erromatarren denbora haietatik hona, josta-leku bat besterik ez zen izan zirkoa nahiz ta batek baino gehiagok bere bizia han galdu izan, baina Mattinek esaten zuena: dena zirkoa bait da, heriotza ere zirkoko jostaketa bat besterik ba ote da ba...?.

Eta hau gogoan zeukalarik hor jetxi zen zirko haren zabalerara.

Lehendabiziko sumatu zuena halako hotz berexi bat izan zen.

Iruditzen zitzaion jendez gainezka zegoela zirkoa pistatik haruntza, eta hemen berriz, zirkoko bihotz-erdi biguin honetan, bera eta mamua bi-biok, beste inor gabe....

Eta ixiltasun haundi bat gelditu dela ematen duen, honelaxe sumatu zuen Mattinek ere giro-hotz haren egoera geldia....

Halataz ere, Mattinen eskuek ez zeukaten dardairik mamuaren bazterrera inguratu zenean....